A.M.
BAIONA

Lurra eta Etxebizitza-k eta Aitzinak karrikara deitu dute larunbatean

Joan den astean hirugarrengoz atxilotu zuten Teo Salamon gaztearen aurkako jazarpena salatuta, Aitzina gazte erakundeak eta Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Ipar Euskal Herrian «duintasunez bizi ahal izateko» dagoen arazoa ekarri zuten gogora, berriro ere, atzo, Baionan.

Hainbat hautetsi eta herritarrek konponbidean «urrats batzuk» egin dituzten arren, lurraren eta etxebizitzaren arazoak gori segitzen duela esan zuten. Hala, egoera horri aurre egiten saiatzen diren gazteen kontra Parisek daraman errepresioaren bide antzua salatzeko manifestazioa deitu dute larunbatean, 17.00etan, Baionako San Andres plazatik.