Bi langilerentzat kartzela zigorra eskatu du Etxebarriko TMA enpresak

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Talleres Mecanicos Arakistain (TMA) enpresak langile ohi batentzat 5 urteko espetxe zigorra eta beste batentzat 6 hilabetekoa eskatu du. Horrez gain, 9.000 euroko bermea ordaindu behar izan dute Rafael Zabala enpresariaren akusazio partikularragatik. Enpresak zor zizkien soldatak jasotzeko 2013 bukaeran langileek greba mugagabea hasi zuten. Zortzi hilabeteko mobilizazioen ondoren, enpresak ateak itxi eta langile guztiak kaleratu zituen. Protesta horiengatik bi langile salatu zituen enpresariak eta gaur iritsi zaizkie zigor eskaerak.