Jose Manuel CASTILLO
DONOSTIA

Abordatze egunak biharamun goxoa ekarri die Donostiako Piratei

Beste urte batez, abordatzeak izandako parte-hartze datuekin «oso pozik» agertu dira Donostiako Piratak. 2.400 pertsona inguruk, 300 baltsa baino gehiagorekin, parte hartu zutela kalkulatu dute. Itsasoratu ziren piraten jokabide egokia eta boluntario lanetan ibili ziren guztien profesionaltasuna ere txalotu dituzte.

Oraindik ere aborda&eot;tze eguneko ajearekin, Donostiako Piraten kide diren Ekain Arrieta, Josu Salinas eta Marina Landa prentsa arduradunak atzo GARArekin bildu ziren berriro «arrakastats&eot;utzat» &eot;jo duten abord&eot;atzea&eot;ri buruzko balorazioa egiteko. «Aurten iaz baino partaidetza zerbait txikiagoa izan dugu, baina Piratek antolaturiko ekintzak ere ugaritu egin dira», &eot;azaldu zuen Landak. Halere, datu ikusgarriak lortu dituzte, 300 baltsa eta 2.400 pertsona baino gehiago izan ziren Donostiako kaiko uretan. «Datu ikusgarriak dira, kontuan hartuta aborda&eot;tzea hasi zenean 50 pertsonek baino ez zutela parte hartu»,&eot; nabarmendu zuten hiru kideek.

Abordatzeak soilik ez, honen inguruan antolatzen diren ekintzek ere «kaia girotu» zutela azpimarratu zuten Piratek. Flamenkan egindako herri bazkarirako tiketak agortu egin ziren eta Motxila 21 talde nafarraren kontzertuak ere jendetza bildu zuen, Piratek nabarmendu zutenez. Motxila 21 taldea Down sindromea pairatzen duten gazteek osatzen dute. Gainera, bazkarian eskainitako produktu guztiak bertako nekazariek ekoitziak izatea ere garrantzitsutzat jo zuten. «Betidanik gabiltza gure ekintzetan jasangarritasuna bilatzen eta bide horretan pauso bat gehiago da hemengo nekazariek ekoitzitako produktuekin osatutako bazkaria eskaintzea», azaldu zuen Landak.

Piraten mugimenduko hiru kideek argi utzi nahi izan zuten boluntarioen lanari esker ospatu ahal dela urtero abordatzea «segurtasun baldintzetan». Boluntarioen prestaketa lanak astelehen goizaldeko 5.30 inguruan hasi ziren, horrela zortzietarako kuadrillak kaiko arranpan beraien txalupak eraikitzen hasteko dena prest egon zedin. «Kaiko garbitasunari arreta berezia eskaintzen diogu, guztiek gozatzeko moduko kaia nahi baitugu», adierazi zuen Ubarroiak kofradiako Josu Salinasek. Piraten boluntarioez gain, abordatzera doazen pirata guztien segurtasuna bermatzeko DYAko, Gurutze Gorriko, Donostiako urpekarien eta Gipuzkoako Piragua Federazioko kideen laguntza izaten dute. «Orain arte egin ditugun hamalau abordatzeetan ez da istripurik izan eta hau boluntarioen profesionaltasunari esker lortu dugu», balioetsi zuten Piratek.

Horrez gain, abordatzearen parte hartzea gero eta handiagoa izateak «neurri bereziak» hartzera behartu ditu Piratak: «Hasieran lagun kuadrilla bat ginen eta edozein material baimentzen zen abordatzean parte hartzeko, baina orain milaka pertsonaren segurtasuna bermatzeko zenbait material debekatu ditugu». Adibidez, ez dute baimentzen iltzeak edota somierrak erabiltzea baltsak eraikitzeko. Baltsek segurtasun neurriak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere boluntarioak arduratzen direla azaldu zuten.

Partaideen jarrera «eredugarria» ere goretsi zuten Piratek. Abordatzean lehorrera iristeko laguntza behar duenak beti jasotzen duela gogoratu zuten.

Nazioarteko abordatzea

Jakina zen abordatzea ez zela soilik Donostiako gazteen kontua; izan ere, Piratek azpimarratu zutenez, Gipuzkoako gainerako herrietako gero eta jende gehiago hurbiltzen da parte hartzera. Hala ere, aurten partaidetza bereziki anitza izan da, besteak beste, Herbehereetatik eta Esloveniatik etorritako piratak ere izan baitziren Donostia abordatzen. «Bagenekien gero eta katalan gehiagok hartzen zutela parte gurekin, baina guretzat hain urrutitik etorritako jendeak gure ekintzetan interesa adierazi eta parte hartzea oso positiboa da», azaldu zuten.

Azkenik, abordatzearen oinarrizko balioak eta mezu aldarrikatzailea gogorarazi zituzten hiru kideek: «Abordatzea bestelako Donostia eta Aste Nagusi bat aldarrikatzeko jaio zen, jai herrikoietan eta herritarren parte-hartzean sinesten dugula ozen adierazteko».