GARA
BAIONA

Hendaiako Sasiko Gaztetxeak ateak ireki ditu

Hendaitz Gazte Asanbladak Sasiko Gaztetxea estreinatu zuen atzo modu ofizialean. Hiru hilabeteko lanak burutu eta, «etorkizuna duen» proiektu autogestionatuak ateak ireki ditu, beraz.

Iragan ekainaren 11n okupatu zuen Hendaitz Gazte Asanbladak itsas erietxearen eraikina, eta hilabete hauetan gazteek gunea egokitu eta gaztetxea eraiki dute. Hendaiako gazteek ez dute baimen ofizialik izenpetu; uztailean bi hautetsirekin bildu ondoren, bertan irailaren 15era arte egoteko baimena eman zieten, eta «egoera nahiko lanbrotsua» dela aitortu zioten duela gutxi Kazeta.eus hedabideari. «Ez dakigu zenbat denboraz egon ahal izango dugun», gaineratu zuten, baina hauxe nabarmendu zuten: «Hemen aurreikusten dugu gure geroa».