LABek Iruñeko Udaleko langileen hauteskundeak ere irabazi ditu

Iruñeko Udaleko lan kontratupeko langileen hauteskunde sindikaletan ere irabazle izan da LAB, eta ordezkari kopurua bikoiztu du. Bost ordezkari lortu ditu, CCOOren bien eta UGTren beste bien aurrean. Garaipen hau joan den astean funtzionarioen artean lortu zituen emaitzei gehitu behar zaie, bozkatuena izan baitzen sindikatu independentista gainerakoekiko alde handiarekin. Bi eremuetako ordezkariak batuz Iruñeko Udalean gehiengoa duen indar sindikala da LAB, guztira hamabi ordezkarirekin. Bigarren indarra SPMP da (lau ordezkari), ondoren APM (4), CCOO (4), SIPNA (2), AFAPNA (2) eta UGT (2).