Gizon batek ustez labankadaz hil du bere koinatua Donibane Lohizunen

Joan den igandeko 22.30 aldera, larrialdi deia jaso ondoren, Poliziak Akotz auzoko errepide bazterrean 33 urteko lohizundarra hilda aurkitu zuen. Lekukoen arabera, zendutakoak liskarra ukan zuen adin bertsuko gizon batekin (bere koinatua zatekeen) eta hark labankadaz zauritu zuen bere autoan ihesari ekin aitzin. Minutu gutxira Poliziak herrian atzeman zuen, mozkor, eta zer gertatu zen ikertzen ari da. Atxilotua datozen orduetan eramanen dute epailearengana.