Jon LEUNDA
errugbia

Avironek harrobiko jokalariei emango die aukera Benettonen aurkako neurketan

European Challengeko neurketa jokatuko du gaur Avironek Jean Dauger estadioan, 20.00etatik aurrera. Lapurtarrek garbi daukate euren erronka Liga dela, eta hori garbi geratuko da gaurko partidan; izan ere, Benettonen aurkako neurketa honetarako minuturik gutxien jokatu dutenak eta harrobiko jokalariak sartuko ditu hamabostekoan talde lapurtarrak, eta tartean harrobiko bederatzi jokalari ere bai.

Bi taldeek orain arte jokatutako partidak galdu egin dituzte, eta garbi dago aurrera egiteko ia aukerarik ez dutela. Hala ere, italiarren aurka norgehiagoka hau galtzea kolpe handia izango litzateke euskal jokalarientzat. Puntuetan berdinduta daude, baina bien emaitzak kontuan hartuta, Baionako Aviron italiarren aurretik dago.

Azken orduko aldaketarik ez bada, honako hau izango da Avironen hamabostekoa: Schuster, Menage, Taufa, Ducat, Jaulhac, Duputs, Oulai, Lespinasse, Duhalde, Meret, Tisseron, Lacroix, Fuster, Tongia eta Thiery. Aulkian geratuko dira, aldiz, Igiñiz, Khinchagishvili, Broster, Rouet, Polutele, Lagarde eta Mamao. Norgehiagoka zuzenduko duen epailea Tom Foley ingelesa izango da.