Bitoriano Loiola Iriondo «Ospas» trikitilaria hil da 90 urterekin

Bitoriano Loiola Iriondo Ospas trikitilaria asteazkenean hil zen 90 urte zituela. Jaiotzez mutrikuarra, gazte zela Mendaroko Ospas baserrira joan zen bizitzera familia osoa. Etxean taberna antzekoa izan zuten eta erromeriak egiten ziren bertan. Handik sortu zitzaion trikitiarekiko zaletasuna. Bere kontura ikasi zuen soinu txikia jotzen eta urteetan ibili da han-hemenka jotzen. Bi aldiz irabazi zuen 60 urtetik gorakoen trikiti txapelketa. Hileta gaur izango da Mendaroko parrokian.