Garbiketa eta zabor bilketako greba ekiditeko deia egin du EH Bilduk
Abenduaren 20rako greba mugagabea iragarrita dute Gipuzkoako kale-garbitzaile eta hondakin-biltzaileek. Horren aurrean EH Bilduk bere kezkak adierazi zizkien bi aldeei, eta eskatu zien «kontuan hartzea lan baldintza duinak eta zerbitzu publiko eraginkorrak ziurtatzeko beharra».
1.200 langile inguru ditu sektoreak eta Gipuzkoako zenbait mankomunitatetan eragina izango duela ohartarazi zuen koalizioak: Donostia, Hernani, Oiartzun, Errenteria, Debagoiena, Sasieta, Urola Erdia eta Tolosaldean, besteak beste.
EH Bilduk abisatu dio patronalari gobernatzen duen herrietan gutxiengo zerbitzuak besterik ez dituztela ordainduko.
Sujets du jour
Su equipo le pide a Sánchez que no ceda, Feijóo augura que «se hundirá»
Sujets du jour
«Orrialdea pasatu nahi dute, aintzat hartu gabe errealitatea aldatu dela»
Sujets du jour
«Ez digute utzi, baina Gazara iritsiko gara blokeoa haustera»
Euskal Herria
EUSKAL HERRIA DEFENDATUKO DUEN HERRI-UHOLDEA PIZTU DA
Euskal Herria