GARA
CORUÑA

Sektore editoriala indartu eta babesteko neurriak eskatu dira Coruñako Galeuscan

Galizia, Herrialde Katalanak, eta Euskal Herriko argitalpen enpresetako ordezkariak bildu dira asteburuan, Coruñan egin den Galeuscan. Bertan testu bateratua adostu dute erakunde publikoetako arduradunei hainbat eskaera eginez.

Liburugintza sektorea diruz bultzatzeko eskatu dute hasteko –«kultura babestea ez da diru laguntza ematea, inbertsioa baizik», zehaztu dute–. Era berean, beharrezko ikusten dute Gobernuek politika ildo amankomunak martxan jartzea. «Galeuscan ordezkatuta dauden hizkuntzen aldeko diskriminazio positiboa eskatzen dugu», gaineratu dute.

Sektorearekin elkarlanean adostutako irakurketa planak abiatzea da jorratu duten beste gaietako bat. Baita sortzaileen nazioartekotzea ere. Eta sektore editorialean gerta daitezkeen genero desberdintasunei aurre egitea era eskatu dute.