GARA
DONOSTIA

Etxeratzea eta graduen progresioa aldarrikapen, Sareren manifestazioan

Presoen urruntze politikaren argazkia hobetu bada ere, Sarek dio Euskal Herriratzeei eta graduen progresioei oztopoak jartzen zaizkiela oraindik. «Denon artean» bide horiek irekitzea eskatuko du gaur Donostian egingo duen manifestazioaren bitartez.

gara-2021-10-22-Noticia

Gaur arratsaldeko 5etan Donostiako Antigua auzoko tuneletik abiatuko den manifestazio orokorrak emango dio amaiera Sarek antolatutako “Ibilian ibilian, etxerako bidean” dinamika aldiari. Salbuespen legediari amaiera jartzeko eskatuko dute, beste behin, manifestazioan. Izan ere, plataforma herritarrak dio egun presoen «urrunketaren argazkia oso bestelakoa» den arren, oraindik gutxik egiten duela aurrera gradu progresioaren ibilbidean eta gehienak Euskal Herritik kanpoko espetxeetan daudela.

Horrela adierazi zuen Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak NAIZ Irratiari eskainitako elkarrizketan. Agertu zuen aipatu aldarrikapenak plazaratzeko beharrezkoa dela «jendartearen aktibazioa eta parte hartzea».

Gaur egun 75 preso soilik daude Euskal Herriko espetxeetan, gainerakoak, 104, mugetatik kanpo dira, nahiz eta gehienek egin duten espetxetik aldatzeko eskaera. Gradu progresioari dagokionez, bigarren gradutik hirugarrenera igarotzeko oztopoak agerikoak dira oraindik.

Euskal presoen egoera deslotzeko pausoak bi bidetatik etorriko direla espero du Sarek: «Espero duguna da lege arruntaren bidea bete-betean irekitzea preso guztiei. Eta epe motzean espero dugu preso guztiak Euskal Herriko espetxeetan egongo direla». 30 urte iraun duen urruntze politikari amaiera emango litzaioke horrela.

Espetxe eskumenak Lakuako Gobernuaren eskuetara igaro izanak erraztu egingo du, Inaxio Oiartzabalen ustez, euskal preso politikoei hainbestetan ukatu zaizkien baimenak ematea eta gradu progresioan aurrera egitea, horrek dakartzan espetxe onurekin.

Indarrak paraleloan

Bide horien alde, gizarte zibilak zein eragile politiko eta erakundeek batera eragin behar dutela adierazi du Oiartzabalek. Hain zuzen ere, herritarrez gain, gaurko deialdiarekin bat egin dute sindikatuen gehiengoak, EAJ, EH Bildu eta Podemos alderdiek eta Kataluniatik etorriko den ordezkaritza batek; han izango dira, besteak beste, Oriol Junqueras eta Carme Forcadell Kataluniako prozesu independentistako preso ohiak.

«Espero dugu larunbatean irudikatzea presoen gaiari aterabidea emateko beharra», adierazi zuen irratian Sareren bozeramaileak.

Bestalde, manifestazioaren amaierako ekitaldi nagusian, Donostiako Bulebarrean, Gatibu musika taldeak hainbat kanta eskainiko dituela iragarri zuen Oiartzabalek.

Sortu tendrá en cuenta las demandas sobre los «ongietorris»

Tras la declaración de la izquierda independentista el lunes en Aiete en la que asumía el dolor de las víctimas y se comprometía a hacer lo posible por «mitigarlo», el secretario general de Sortu, Arkaitz Rodríguez, fue interpelado ayer en Radio Euskadi por los recibimientos a presos. Se trata de una cuestión que sigue en primer plano mediático-político aunque muy mayoritariamente se estén llevando a cabo sin eco público ni problema alguno.

En coherencia con lo señalado el lunes junto a Arnaldo Otegi y también con la práctica de los últimos tiempos, Rodríguez confirmó que Sortu hará «lo que esté en su mano» para atender las demandas de estas víctimas, siempre que se trasladen con un carácter «constructivo» y «de buena fe». Confirmó, así, lo que ya remarcaba la Declaración del 18 de Octubre: «Siempre nos encontrarán dispuestos».

Son muchas y muy diferentes las víctimas que, a título individual o desde asociaciones como Covite, reclaman que estos actos se celebren en un ámbito privado o bien en el mismo exterior de las cárceles a la salida de los presos y las presas, como ha argumentado Consuelo Ordóñez por citar un caso relevante.

Inciden en que ven aumentado su dolor por «ongietorris» públicos y con cierta parafernalia en lugares céntricos de las localidades de la persona excarcelada, puesto que lo interpretan como un modo de humillación y, en algunos casos, lo consideran una apología de la acción armada.

Lo cierto es que estos recibimientos apenas se están produciendo ya; el Foro Social Permanente, que hace ya tiempo se posicionó a favor de los recibimientos privados, apunta que de 25 excarcelaciones este año solo en dos casos se ha utilizado ese formato público.

Al respecto, Rodríguez dijo en Radio Euskadi que «al independentismo de izquierda no le son ajenas las demandas» de estas víctimas. «Puedo asegurar que el independentismo de izquierda no va a ser ajeno y no será insensible a esas demandas y tratará de hacer lo que esté en su mano para satisfacerlas», adelantó, constatando que mantienen una reflexión interna sobre el tema desde hace cierto tiempo.

Diferentes medios se hicieron eco de la afirmación del secretario general de Sortu dándole relevancia. Entre las salutaciones públicas, el exvicepresidente español y exlíder de Podemos Pablo Iglesias ve constatado que «hay efectivamente quien tiende puentes frente a quien cava trincheras», parafraseando justamente lo que afirmó un día antes, el miércoles, el coordinador general de la coalición abertzale Arnaldo Otegi. GARA