GAUR8

Abaraxka Azkoitia Hostel, Gipuzkoan BikeFriendly Kalitate Ziurtagiria lortu duen bigarren hotel-establezimendua

Zikloturismoa suspertzeko proiektu gisa, BikeFriendly bidaia agentzia eta Kalitate Zigiluak Estatu espainoleko hotel onenak saritzen ditu. Gipuzkoan, Abaraxka Azkoitia Hostel da bigarrena.

Bizikletak gordetzeko gunea Abaraxka Azkoitia Hostelean
Bizikletak gordetzeko gunea Abaraxka Azkoitia Hostelean

«Oso pozik gaude! Beti saiatu gara bizikletaren erabilera eta zikloturismoa bultzatzen, eta egunero ahalegintzen gara bizikleta zaleentzat ditugun zerbitzuak hobetzen. BikeFriendly Kalitate Agiria lortzea lan hori borobiltzea da, baina ez da bidearen amaiera guretzat, honek geroz eta zerbitzu hobea eskaintzen jarraitzeko indarra ematen digu», dio du Urrategi Alberdik, Abaraxka Azkoitia Hostel-eko arduradunak.

BikeFriendly bidaia agentzia zikloturismoan espezializatuta dago eta espezializazio horren aldeko apustua egin duten hotelekin lan egiten du, bizikleta zaleen ongizatea eta beharrak asetzea helburu duten hotelekinen, hain zuzen. Alberdik dioenez, Kalitate Agiria lortzeko, osok baldintza zorrotzak exijitzen ditu BikeFriendly Taldeak. «Asteetako lan gogorra izan da guretzat, instalazioak egokitu behar izan baititugu irizpideak betetzeko, baina orain poz-pozik gaude lortu dugulako».

Bete beharreko baldintzak honako hauek dira: bizikletak, denak beren kandaduarekin, giltzapean gordetzeko lokal bat; tailer gune bat, tresneak, ordezko piezak eta gurpilak puzteko hankako puzgailua dituena; bizikletak garbitzeko gunea; bizikleta elektrikoen bateriak kargatzeko entxufeak; eta Abaraxkan irteera eta helmuga duten a ibilbideen trackak, mendiko zein errepiderako bizikletetarako, inguruko ibilbideei buruzko informazioa ematen dutenak.

«Guk abantaila txiki bat dugu –azaldu du Abaraxka Azkoitia Hosteleko arduradunak–: dagoeneko bizikleta zale sare potente bat dugu, herriko eta eskualdeko lagunekin zein lo egitera datozten bisitariekin. Honek gure zerbitzu esklusiboa indartzen eta hobetzen laguntzen digu iradokizunekin eta ibilbide berriekin. Bigarren abantaila gure ingurua da, errepidez zein mendiz inguru hau zoragarria baita bizikletan ibiltzeko. Uda honetan Abaraxkan gau bat edo bi pasatzeko ideiarekin etorri eta egonaldia luzatzeko erabakia hartu du bizikleta zale batek baino gehiagok».

Gainera, Abaraxkako taldeak «berez sinesten du denok egin behar dugula zerbait planeta garbiago eta jasangarriago baten alde; bizikletaren aldeko apustua, beraz, bidaiatzeko edota egunerokoan mugitzeko, zerbait naturala zen guretzat», nabarmendu du Alberdik.

Gipuzkoan, orain arte, Donostiako Arima Hotelak baino ez zuen ziurtagiri hori. Orain bi dira, Araban bezala; Bizkaian bostek dute, eta hamabik Nafarroan.