Gaur X urte

Nafarroako parlamentuko lehen hauteskundeak frankismoaz geroztik

Apirilaren 3an egin ziren Nafarroako parlamentuko lehen hauteskundeak frankismoaz geroztik. 70 parlamentari hautatu ziren eta Zentro Demokratikoaren Batasunako alderdiko zerrendaburua izan zen lehendakaria, Jaime Ignacio del Burgo.

Nafarroako Parlamentua gaur egun, 2022ko bilkura batean
Nafarroako Parlamentua gaur egun, 2022ko bilkura batean (Iñigo Uriz | FOKU)

Gaur 44 urte egin ziren lehenengo aldiz Nafarroako Parlamentuko hauteskundeak frankismoaz geroztik. 70 parlamentari hautatu ziren, %70,76koa izan zen parte hartzea eta Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) alderdiak irabazi zuen, Jaime Ignacio del Burgo buru zuela. 20 eserleku lortu zituzten, bozken %27a eskuratuta.

Zazpi ahaldun nagusik osatu zuten gobernua, horietako lau UCDkoak ziren, eta PSOEk, HBk eta AEMk bana lortu zuten. Ondorioz, lehendakaria bihurtu zen Del Burgo Tajadura UCDko zerrendaburua. 1980an, urtebete eskasera dimititu egin zuen ustelkeria kasu bat zela eta, eta Juan Manuel Arzakek (UCD) hartu zen bere lekua.

70 parlamentari hautatu ziren, 70 eserleku bete, eta esanguratsua da hurrengo hauteskundeetan 20 paramentari gutxiago egon zirela. Zentro Demokratikoaren Batasunak 20 eserleku lortu zituen %26.8arekin; Euskadiko Alderdi Sozialista, Jesus Malonekin, bigarren bozkatuena izan zen, eta 15 eserleku eskuratu zituen. 13 eserleku izan ziren Nafar Herriaren Batasuna taldearentzat, Jesus Aizpunen gidaritzapean. Eta 9 eserleku eskuratu zituen Herri Batasunak, Angel Garcia de Dios zerrendaburuarekin.

Hauteskunde sistema
121/1979 Errege Dekretuaren bidez zehaztu zen lehenengo hauteskundeetarako sistema. Parlamentariak sufragio unibertsal eta zuzenaren bidez hautatu ziren. Aipaturiko sistema Nafarroako Foru Aldundiko lehendakari ordeak, Amadeo Marcok, Espainiako presidenteak, Adolfo Suarezek, eta Barne ministro Rodolfo Martin Villak adostu zuten.