GAUR8

Zabalea eta Bengoetxe auzoetako bizilagunen testigantzak bildu ditu Galdakaok dokumental banatan jasotzeko

Herriko auzoen memoria gordetzeko ekimena jarri du abian Galdakaoko Udalak, herriko bi inguruneko adinekoen lekukotzak bilduz, «hauen iragana ahaztu ez dadin». Jasotako testigantzekin urrian aurkeztekoak diren dokumentalak sortuko dituzte.

Galdakaoko Zabalea eta Bengoetxe-La Troka auzoetako bizilagunen testigantzak jasoko dituzte auzo horien memoria kontserbatzeko.
Galdakaoko Zabalea eta Bengoetxe-La Troka auzoetako bizilagunen testigantzak jasoko dituzte auzo horien memoria kontserbatzeko. (Galdakaoko Udala)

Auzoen «iragana ahaztu ez dadin», Galdakaoko Udalak herriko bi auzotako bizilagunen testigantzak bildu ditu dokumental bana sortzeko. Abuztuan zehar Zabalea eta Bengoetxe-La Trokako adinekoen testigantzak biltzeko kanpaina abiarazi du.

Tetsigantza horiek hile honetan zehar grabatu eta dokumentalak urrian proiektatzea da asmoa, udal iturriek jakinarazitakoaren arabera.

Bizkaiko Udaleko iturriek azaldu dutenez, «Galdakao asko aldatu da azken hamarkadetan, eta lehengo Zabalea edo Bengoetxe auzoa eta oraingoak, adibidez, oso desberdinak dira». Ildo horretan, azaldu dute aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan proposamen bat egingo dela «gure herria nolakoa zen eta zer nolako herritik gatozen gogoratzeko».

Helburu horrekin, adinekoen testigantzak jasoko dira, «iragan hori gordeta gera dadin, ahaztu ez dadin», azpimarratu dute udal arduradunek. Zehazki, Zabalea eta Bengoetxe-La Trokako bizilagunen testigantzak izango dira lehen emanaldi honetan bilduko direnak, «bertan jaio edo bizi izan direnek euren bizitza nolakoa zen konta dezaten».

Lekukotzak abuztuan zehar jasoko dira, eta bideo horiekin auzo bakoitzeko dokumental bat osatuko da, urrian Torrezabalen proiektatuko dena. Zabaleari buruzko lana 3, 17 eta 31n ikusi ahal izango da, eta Bengoetxeri buruzkoa 10, 24 eta 29an.