GAUR8

‘Basatiak’ filma estreinatuko dute ostiral honetan EAEko zenbait zinema aretotan

‘Basatiak’ filma EAEko zenbait zine aretotako pantailetan estreinatuko da ostiral honetan, euskarazko bikoizketak bultzatzen dituen Zinema Euskaraz programari esker. Martxoaren 7rako iragarri dute hurrengo estreinaldia: ‘Frida’, hilaren 28an.

Ostiral honetan estreinatzen den ‘Bastaiak’ animaziozko fimaren kartela.
Ostiral honetan estreinatzen den ‘Bastaiak’ animaziozko fimaren kartela. (Zineuskadi)

‘Basatiak’ filma Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zenbait zinema aretotan estreinatuko da ostiral honetan, otsailaren 7an, Zinema Euskaraz programaren eskutik.

Publiko orokorrari bideratutako film suitzarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da, Zineuskadi elkarteak sustatutako ‘Zinema Euskaraz’ programaren baitan.

Aurten euskarara bikoiztuta ikusiko den bigarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Lakuako Gobernuko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.

Bada, oraingoan, ‘Basati’ filma Golem Alhondiga (Bilbo), Bastero (Andoain), Gurea (Villabona), Ikusgarri (Lekeitio), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Golem La Morea (Iruña), Usurbe (Beasain) eta Modelo (Zarautz) zinema aretoetan estreinatuko da.

Datozen asteetan beste film batzuk izango dira Zinema Euskaraz programaren barruan. Izan ere, martxoaren 7rako ‘El día que la tierra explotó, una película de los Looney Tunes’ filmaren euskarazko bertsioa iragarri dute, eta martxoaren 28rako,  ‘Frida’.