GAUR8

‘Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna’ filma pantailetara helduko da euskaraz ostiral honetan

Euskarara bikoiztutako animaziozko beste film bat helduko da pantailetara ostiral honetan, Zinema Euskaraz programaren barruan. Looney Tuneseko pertsonaiak protagonista nagusiak dituen istorioa da. Porkyk eta Lucasek Lurra suntsitzeko konplota deskubritu dute.

Zinema Euskaraz programaren barruan, ostiral honetan estreinatuko den filmaren kartela.
Zinema Euskaraz programaren barruan, ostiral honetan estreinatuko den filmaren kartela. (Zineuskadi)

‘Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna’ filma estreinatuko da Euskal Herriko zenbait zinema aretotan ostiralean, martxoaren 7an, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratutako film estatubatuarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadi elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, Zinema Euskaraz programaren baitan aurten ikusiko den hirugarren filma da. Kasu honetan, Looney Tuneseko pertsonaia ezagunak dira protagonistak. Izan ere, Porkyk eta Lucasek Lurra suntsitzeko konplot estralurtarra deskubritu dute.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Lakuako Gobernuko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako egitasmoak, eta haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.

Golem Alhondiga (Bilbo), Bastero Kulturgunea (Andoain), Areria Zinema (Lazkao), Gurea Antzokia (Villabona), Ikusgarri Zinema (Lekeitio), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem La Morea (Iruña), Zugaza Zinema (Durango), Oñatiko Zinema (Oñati) eta Zelai Aristi Aretoan (Zumarraga) ikusi ahako da filma.

Datozen hilabeteetan beste film batzuk ere estreinatuko dira Zinema Euskaraz programaren barruan. Hurrengoa ‘Frida’ izango da, martxoaren 28an.