Maider Eizmendi
IKUSMIRA

GUK ERE EZ GENITUEN IKUSI NAHI, BAINA...

Jon Urbe / ARGAZKI PRESS
Jon Urbe / ARGAZKI PRESS

Nahi baino gehiagotan ikusi behar izaten ditut ikusi nahi ez ditudanak, sarri entzun entzungo ez nituzkeenak eta maiz sentitu sentitu nahi ez nituzkeenak... askotan. Argazkiak kalean gora txilibitua ahoan eta haren erritmoa oinetan hartuta doazen emakume eta gizonen begietan jarri nau. Seguru asko denbora daramate entseguak egiten ibilbidea behar bezala prestatzeko; ziur aurreko egunetan baino goizago erretiratu direla bart eta ohi baino goizago hustu dituztela oheak; nago lehen doinuak entzundakoan sabelean xomorroak hasi direla sentitzen gehientsuenak eta pausoka-pausoka baretzen ari zaizkiela; seguru, bide bazterrean lagun eta senideak bilatzen dituztela zeharka eta haien oihuak oraindik eta tenteago jartzen dituztela... Halako mezuak entzun eta irakurtzeak eragin behar dien sentimendua ere etorri zait burura. «Guk ere ez genuen hau ikusi nahi, baina...», pentsatuko zuten hainbatek.