MEHATXU, BORTXA ETA IRAIN DELITUAK BAINO LARRIAGOA

Bilboko epaitegien pareko elkarretaratzeak eraikineko areto batean egiten ari ziren epaiketa salatu zuen joan den asteartean. Duela hiru urte hasi zen auzia, Etxebarriko TMA enpresak, zortzi hilabeteko greba baten ostean, ateak itxi zituenean. Beharginak kale gorrian geratu ziren, zenbait soldata jaso gabe. Fiskaltzak bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen akusatuentzat; akusazio partikularrak, berriz, bost urte eta lau hilabeteko kartzela, «mehatxu, bortxa eta irain» delituengatik. Auziaren berri ez duen irakurleak dagoeneko pentsatu du, nonbait, fiskala eta akusazio partikularra txepel samarrak direla, adierazi zutena baino larriagoa baita 82 familia mantenu barik uztea, eta zor zieten dirua ordaindu barik. Arrazoiz pentsatu ere, baina akusatuak ez dira enpresaren arduradunak, beren lanpostua defenditu eta zor zizkieten soldatak eskatzeko mobilizazioetan parte hartu zuten behargin bi baino, Rafael Zabala enpresaburuak auzitara eroanda.

Inauterien izaeran sakontzeko lana, Mediabask eta NAIZ Irratiaren eskutik

Zikin, zaratatsu eta euskarazko hitzaren jabe
Maitasun aitortza bat

«Teletetxoak», erretrobisoreak eta motxilak: torturaren itzala euskal gazterian
