MODIREN INDIA BERRIARI ZAHAR USAINA DARIO


Txina eta bere bilakaera mundu guztiaren ahotan dagoen honetan, Asiako beste erraldoian gertatzen denari ia kasu izpirik ere ez diogu egiten Mendebaldetik. Aurreko astean bertan, baina, Narendra Modi lehen ministroaren BJP alderdi hinduistak izugarrizko emaitzak lortu zituen eskualdeko hauteskundeetan. 200 milioi biztanle dituen Uttar Pradesh estatuan, adibidez, eserlekuen hiru laurdenak eskuratu zituen, Indiaren independentziatik ikusi gabeko emaitza. 2019ko hauteskundeei begira aurrerapauso erraldoia eman du lehen ministroak, bere hautagaitza sendotuz. Jende askoren miresmena lortu du Modik, eta bada jada Indira Gandhi eta Jawaharlal Nehru historikoekin alderatzen duenik. Azalpena honakoa da: politika neoliberalak bultzatzerekin batera, erlijio hinduista Indiaren ardatz bilakatzearen aldeko apustu irmoa egin du Modiren Gobernuak, gutxiengo musulmana gutxietsiz. Horrek arrakasta eman dio «Txiroen Mesias» gisa agertzen den Modiri. India berriari zahar usaina dario. Dabid LAZKANOITURBURU

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
