IKUSMIRA
ERRETIRATZEKO ASMORIK EZ DUZUNEAN

Erretiratzeko asmorik ez duzunean, edozein kale kantoi bihurtzen duzu konfidentziarako txoko apropos. Publikoetan publikoenak izanagatik, dauden tokirik intimoenak baitira kale kantoiak, atariak, bankuak, belardiak, komuneko ateak... sanferminetan. Eta jendez inguratuta egonagatik, bakarrik bezala sentitu zaitezke laguna ondoan hartuta bezperako lainezari segida ematen. Etxean, tabernan, elkartean... hizketaldia gehiegitxo luzatzen denean beti azaltzen da norbait erratzarekin, lurra garbitzeko aitzakian hiztunak etxera bidaltzeko. Askotan, baina, hankak altxatu, erratzari bere lana egiten utzi eta segi egiten du solasaldiak. Erretiratzeko asmorik ez duzunean ez dagoelako erretiraraziko zaituenik.

atzerria
Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

atzerria
Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

begiradak
«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

erritarrak
Turismoak hiria irensten duenean

begiradak