NAHI DUZUNA IZAN ZAITEZKE


Lotuta dagoenak, betiko tokitik mugitzean sumatzen du hanka eusten dion katea. Ez bada betiko toki horretatik mugitzen, besteek beretzat egoki jo duten inguru horretan gora eta behera aritzen bada, askea dela irudituko zaio. Baina lotzen duen soka sumatu eta hori haustea erabakitzen badu, inork uste baino urrutiago irits daiteke.
Feminismoa indar transformatzailea da, pertsonak, inguruak, egoerak aldarazteko gaitasun izugarria dauka. Emakumezko futbolariek futbol zelai erraldoiak betetzen dituztenean, gauza asko mugitzen dira tokitik. Askoren begien parera agertzen dira futbolari profesionalak, sekulako maila eta grina dutela erakutsiz. Begirada matxistak aztoratzen dituzte, mugiarazi. Eta, batez ere, begira dituzten neskatoei lezio garrantzitsua ematen diete: nahi duzuna izan zaitezke. Bizitzan ibiltzeko zapata pare aparta: amets egiteko askatasuna eta kateak hausteko indarra.
Amagoia Mujika Telleria

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
