DENBORA PETRILEAN ESERTZEN DA, INORAKO PRESARIK GABE

Azalean itsasten zaigu kresala. Gure eskua miazkatu eta zapore desberdina hartzen diogu gure buruari. Behatz tartean pilatzen zaigun hondarrak ibilera aldatzen digu. Hezetutako ileak ideiak freskatu eta gazituko balizkigu bezala sentitzen gara eta kopetan behera erortzen zaizkigun tanta bihurriekin jolasten gara mingainarekin. Arnasa barrurago bezala sartzen da eta gorputzak gutxiago pisatzen du. Denborak hankak zabaltzen ditu eta patxadaz esertzen da petrilaren gainean, itsasoari begira, inorako presarik gabe. Uda azaleko poroetatik sartzen zaigunean, azalberritu egiten gara eta une perfektuan aparteko tokian sentitzen gara. Berdin da non, ezin zuen beste inon izan. Itsasoak besarkatzen gaituenean, bere egiten gaitu. Akaso ez da betirako izango, baina irauten duen bitartean gozatzen asmatuko bagenu...

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
