Juantxo EGAÑA

1910eko Meatze-arroko greba

1910. urtearen hasieran, Bizkaiko Langileen Federazioak bederatzi orduko lanaldia aldarrikatu zuen. Patronalak sindikatuekin hitz egiteari uko egin zion eta, uztailaren erdialdera, Bizkaiko meatze-arroak grebari ekin zion, Bilboko Euskalduna pilotalekuan egindako asanblada baten ondoren. Fabrika askotako langileek eta zamaketariek ere bat egin zuten grebarekin. Armadak lehen protestak erreprimitu zituen eta uztailaren 16an meatzari bat tiroz hil. Grebak irailaren erdialdera arte iraun zuen, langileen eta patronalaren ordezkariek lanaldia murrizteko akordio bat sinatu zuten arte, hain zuzen. Artikulua ilustratzen duten irudietan Euskalduna pilotalekuan, Ortuellan eta Gallartan egindako zenbait asanblada eta manifestazio ageri dira. Gallartan Facundo Perezagua sindikalista ageri da grebalariei hitz egiten. Negoziazio batzordeko zenbait kide ere ikus daitezke, hala nola Fernandez, Zorraquin, Bujedo, Peña eta Delgado. Evaristo Urtiaga, manifestazio batean zegoela paparrean balaz zauritua, Trianoko ospitalean ageri da, Goiti argazkien egileak erretratatua.