Dabid Lazkanoiturburu
IKUSMIRA

AFGANISTANDAR AGINTARI OHIEN JAUREGIETAKO LUXUA, AGERIAN

Abdul Rashid Dostum «gerra gizon» afganistandarra da, eta talibanen etsai amorratua. AEBetako soldaduek alde egin zutenean Uzbekistanera ihes egin zuen berak, «ausartak». Talibanek erakutsi egin dute Kabul hiriburuan hark zuen jauregia, luxuz betea: oihan tropikala, arrainontzi erraldoia arrain exotikoekin, altzari izugarriak, sauna-hammam-jacuzzia, barne igerilekua... Etxe hau ez da Afganistango ikuspegitik luxuzkoa den bakarra Shirpur auzoan, mendebaldeko herrialdeen enbaxadetatik gertu. Kabulgo biztanleek «lapurren auzoa» esaten zioten, eraikin erraldoiak handitzeko kolaboratzaileek ez zutelako inolako erreparorik inguruko herritar txiroei lurrak desjabetzeko. Talibanak esertzen dira orain etxeotako sofatan eta eraikinak errespetatu bai baina bertan ez direla geratuko esan dute. «Guri hil osteko bizia baino ez zaigu axola». Ustelkeriaren ostean, zoramena. Ala aldrebes? Dabid LAZKANOITURBURU