
Alejandro Valverdek (Moviestar) irabazi du Pirineotako azken etapa, mendiko azkena Tourrean, Sky taldeko Froome eta Wigginsen aurretik. Gaurkoan ere bere nagusitasuna erakutsi du Sky taldeak eta aise eutsi dio mailot horiari Wigginsek. Honenbestez, Tourra ia erabakita gelditu da, larunbatean jokatuko den erlojupekoaren faltan.
Etapako azken mendatean kostata eutsi dio Valverdek bere abantailari, Froomek erritmo bizia jarri baitu onenen artean, zenbait momentutan liderra bera ere gurpiletik ateraz. Port de Baleseko igoeran gelditu da bakarrik gaurko irabazlea eta metaraino heltzea lortu du.
Nahiz eta Liquigas taldea izan den gehien ahalegindu dena, bere liderra, Vicenzo Nibali, indarrik gabe aurkitu da eta erasoa jotzeko indarrik ez izateaz gain, denbora galdu du lasterketako bi onenekiko.
Helmugarako zazpi kilometroren faltan hasi dira sailkapen nagusirako hautagaiak mugitzen. Jurgen Van Den Broeck (Lotto) izan da ahalegin gehien egin dituena, baina handia izan da Froome eta Wigginsen nagusitasuna.
Bestalde, egun txarra izan du gaur Haimar Zublediak (RadioShack). Ezin izan du indartsuenen taldean amaitu eta sailkapen nagusiko bosgarren postua galdu du.
Gaurtik aurrerako etapak ere NAIZek Tourraren inguruan duen webgune berezian jarraitzeko aukera izango da.

La erupción del Etna suspende varios vuelos con destino a Sicilia

Oihane Mateos EITBko kazetaria hil da

Fiscalía pide 30 años para cinco presos y expresos por la muerte de Ordóñez hace tres décadas

KAS exige al Ayuntamiento de Donostia «que cese la intimidación» a sus voluntarios
