Makinan jartzen duen datuari begiratu beharrik gabe bero egiten du, oso bero, eta ez du askorik freskatuko asteazkena arte. Alerta laranjan dira Hego Euskal Herriko lau herrialdeak eta horian da Ipar Euskal Herria.
Igandean behera egingo dute tenperaturek kostaldean, baina berean mantenduko dira barnekaldean; Iruñean, adibidez, tenperatura 23º-tik ez dela jaitsiko iragarri du Aemet agentziak. Astelehenean eta asteartean, berriz ere, berotu egingo du lurralde osoan.
Alerta eta larrialdiak
Gasteizko Gobernuko Herrizaingo sailak larrialdi plana aktibatu du «aurre-larrialdi egoeran», beroak eta euririk ez izateak basoetan sor ditzakeen suteen beldur. Ohar bidez jakinarazi du Lakuak foru aldundi bakoitzak ere aktibatu duela dagokion plana.
Suteak ekiditeko arduratsu jardutea herritarrei ere eskatu diete agintariek; zigarrokinak lurrera botatzea edo mendian sua egitea oso arriskutsua izan ahal dela adierazi dute. Bizkaiko Foru Aldundiak debekatu egin du sua egitea aisialdi eremuetan eta mendi aterpeen barnean.
Arabako Foru Aldundiak nekazariei ezarri die debekua, asteazkena arte makinak ez erabiltzeko soroetan.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
