Lehen zatiaren azken segundoan aurkako penaltia izan du Osasunak, Rikik huts egin du eta bigarren zatira berdinketarekin eta partida erabat irekita iritsi dira gorritxoak.
Defentsan malguegi, eta erasoan lehen zatian huts egindakoak gogoan, Rikik berak sartu du lehen gola Deportivorentzat 53. minutuan. Hortik aurrerakoan Deportivok berak izan ditu aukerak bigarrena egiteko, baina baita Osasunak ere. 89. minutuan Solak berdinketa izan du bere hanketan baina larriegi iritsi da eta kanpora bota du.
Osasuna azken minutuko erasoaldian zenean etorri da Deportivoren gola, gol bikaina Nelsonek kontraeraso batean erdietsi duena, Andres Fernandez atezainari goxo-goxo baloia gainetik pasaraziz. 2 - 0 azken emaitza.

Pays Basque
Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Economie
Las unidades productivas y las marcas de Ternua aseguran su continuidad y cien empleos

Aktualitatea
Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Monde
Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

Pays Basque
