«Bazen garaia» esanda abiatu du Maribi Ugarteburu bozeramale independentistak bere balorazioa, «putxerazo batean oinarritutako legebiltzar baztertzailea desegiteko» garaia zela adierazi du eta «herritarren ordezkaritza faltsutuan oinarritu den gobernuaren aroa» bukatu dela. 2009ko hauteskundeetan sufragio unibertsala urratu zela gogoratu du.
Urriko hauteskundeen biharamunean aro baten bukaera irudikatuko dela ere adierazi du ezker abertzaleko bozeramaleak, «ilegalizazio eta jazarpen politikoaren aroa bukatutzat emateko unea» iritsi dela. «Proiektu politiko guztiak modu demokratikoan garatu ahal izateko aroaren hasiera markatzeko unea» dela esan du.

Pays Basque
Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Fêtes
Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Pays Basque
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Musique
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Santé
