Gaurtik aurrera eta 2016 urtera arte Europako Kultur Hiriburutza proiektua zuzenduko duen organo berriak, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren proiektua bultzatu eta horren estrategia koordinatzea, plangintza egitea eta kudeatzea du helburu.
Donostia 2016 Bulegoan bertan egin den bileran Fundazioaren Patronatua eratu da. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek, Kultura Zinegotzi Nerea Txapartegik eta Donostia Kulturako Zuzendari Amaia Almirallek osatzen dute Donostiako Udaletik; Gipuzkoako Foru Aldunditik ahaldun nagusi Martin Garitanok, eta Kultura diputatu Ikerne Badiolak osatzen dute; eta Lakuako Gobernutik Kultura sailburu Blanca Urgellek eta Kultura sailburuorde den Antonio Riverak.
Gaur goizean egin den elkartzean, irabazi nahirik gabeko organizazio berria martxan jartzeko eta barne-funtzionamenduari buruzko akordioak sinatu dituzte.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
