NAIZ.INFO
PORTUGALETE

Lau zauritu Portugaleten, pub bateko sabaia erorita

Portugaleteko pub baten sabaia erori da gaur goizaldean eta bertan zeuden zerbitzaria eta hiru bezero arin zauritu dira.

Portugaleteko Korreos kalean dagoen pub batean gertatu da ezbeharra, goizaldeko 00.45 aldera, Lakuako Barne Sailak azaldu duenez. Sabaia erori egin da eta bertan zeuden lau lagun –zerbitzaria eta hiru bezero– zauritu dira. Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, zauri arinekin.

Ertzaintza eta suhiltzaileak bertara joan dira, sabaia zergatik erori den aztertzera.