Kontseiluak txalotu egin du Euskal Herria Esneak bere produktuak euskara hutsean etiketatzeko hartu duen erabakia eta babesa helarazi dio ohar baten bidez, eta Kaikuren salaketa «maltzurra» salatu du.
«Euskal Herrian produktu bat bertako hizkuntzan etiketatzeagatik salatzea ulergaitza ez ezik onartezina ere bada», nabarmendu du.
Gogora ekarri duenez, hizkuntza eskubideen inguruko deklarazioek etiketajea bertako hizkuntzan egitea babesten dute. Horregatik, hori horrela egiten ez duenak «herritarren hizkuntza-eskubideen aurka» egiten duela uste du, baita «euskaldunon hizkuntza-eskubideak babesteko borondatea duen kooperatibaren kontra egiten duenak ere».
EAEren kasuan, legediak euskaraz zein gaztelaniaz etiketatzea legeak berak babesten duela nabarmendu du Kontseiluak.
Erakunde horren iritziz, Euskal Herria Esnea kooperatibak hartutako bideari jarraitu behar zaio euskararen normalizaziora heltzeko, «konpromisoa hartzen badugu soilik lortuko baitugu euskaraz bizitzea».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

