NAIZ.INFO
BILBO

Herrira mugimenduaren ustetan «garaipen kolektibo erraldoiak» eraikitzen hasteko unea da

Hileko azken ostiraletako mobilizazioen baitan, adierazpenak egin ditu Herrira mugimenduak eta «garaipen kolektibo erraldoiak» erakitzeko unea dela azpimarratu du. Bestalde, azaroaren 10ean Baionan egingo den manifestaziora gerturatzeko deia luzatu dute.

Roberto Noval Herrirako bozeramailea. (Monika del VALLE/ARGAZKI PRESS)
Roberto Noval Herrirako bozeramailea. (Monika del VALLE/ARGAZKI PRESS)

Hileko azken ostirala izanik, moblizazioak deitu ditu Herrira mugimenduak Euskal Herriko hainbat txokotan eta Roberto Noval bozeramaileak hainbat adierazpen egin ditu.

Novales esanetan, Iosu Uribetxebarriaren kasuak «argi erakutsi digu iragani eta mendekuari iltzatutako politika eta jarrerek» sufrimendua eta oinazea besterik ez dutela ekartzen.

Egoera horren aurrean «errebelatzeko» ordua dela azaldu du eta «garaipen kolektibo erraldoiak» eraikitzen hasteko unea dela nabarmendu du. Era horretan, «guztiok» irabaziko dugula azpimarratu du.

Bide horretan, Eragileak, Instituzioak, Madril eta Pariseko gobernuak, Nazioarteko Komunitateak eta «batik bat» herritarrak izan beharko lukete aktore nagusiak eledunaren ustetan.

Bestalde, gaixotasun larriak dituzten hamahiru preso politikoak askatzeko eskatu du, baita sakabanaketa politikaren amaitzeko eta ‘Parot doktrina’ eteteko ere.

Hau guztiagatik, azaroaren 10ean Baionan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Bertan, espetxe politikaren aldaketaren beharra azpimarratuko dutela aipatu du eta espainiar nahiz frantziar estatuei bakera hurbiltzeko «bide eraikitzailea» har dezatela eskatuko die.