Ohar baten bitartez, Aralarrek bere poza adierazi du Estrasburgoko Auzitegiak Martxelo Otamendiren salaketaren inguruan emandako ebazpenarengatik. Izan ere, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, Estatu espainiarra zigortu egin du, Otamendik egindako tortura salaketak «modu eraginkorrean» ez aztertzeagatik.
Aralarren aburuz, «‘Parot doktrina’-ren inguruko sententziaren ondoren, Otamendiren aldeko ebazpena beste urrats bat da gatazkaren ondorioen normalizazio jurisdikzionalean, bakegintzan eta normalizazioan».
Normalizazio horrek, alderdi honen iritziz, Euskal Herriko sektore guztietan izan behar du eragina, «jurisdikzionalean ere bai».
Zentzu horretan, «bere erresoluzioak Estrasburgoko Epaitegiak emandako ebazpenei egokitzeko deia» egin die Aralarrek epaile espainiarrei.
Azkenik, elkartasuna helarazi die Otamendiri eta «berarekin batera atxilotuak izan ziren eta antzeko tratu txarrak pairatu behar izan zituzten gainontzekoei».

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

La jueza decreta el sobreseimiento de la causa por el pelotazo a Xuhar Pazos


