NAIZ.INFO
Mosku

Putinek kargutik kendu du Defentsa ministroa, ustelkeriagatik

Vladimir Putin Errusiako presidenteak kargutik kendu du Anatoli Serdiukov Defentsa ministroa, fondo publikoak bidegabe erabiltzea eta iruzur egitea leporatuta.

Anatoli Serdiukov orain arteko Defentsa ministroa, ekainean ateratako argazkian. (Sergei KARPUKHIN/AFP)
Anatoli Serdiukov orain arteko Defentsa ministroa, ekainean ateratako argazkian. (Sergei KARPUKHIN/AFP)

Anatoli Serdiukov Defentsa ministroa kargutik kendu du Vladimir Putin Errusiako presidenteak, ustezko ustelkeria kasu bat dela-eta.

Ministroari diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatzen diote, baita Defentsa Ministerioarenak ziren higiezin, lursail eta akzioak ilegalki saltzea ere. Iruzurra Estatuari hiru milioi errublo (75.000 euro inguru) kostatu zaiola zabaldu du Kremlinek.

Serdiukoven ordez Serguei Shoigu Larrialdietarako ministro ohi eta egungo Moskuko gobernadorea izendatu du Putinek Defentsa ministro.