Naiz.info
Donostia

Balea bat agertu da Donostian, Kontxako badian

Balea bat agertu da goizean Donostiako uretan. Twitter bidez zabaldu den albistea, Aquariumek baieztatu du ondoren.

Donostiako uretan balea bat begiztatu dute gaur goizean. Hasiera batean Twitter bidez zurrumurru gisa zabaldutako informazioa izan bada ere, gertaera baieztatu egin du ondoren Aquariumek, Irutxuloko Hitzaren arabera.

Ohiko Rokuala izatea litekeena da, nahiz eta oraindik ez den balearen zehaztapen gehiagorik eman.