Joxe LANDA
DONOSTIA

Hego haizeak tenperatura epelduko du

Hego haizeak lagunduta, goizeko tenperaturak epelduz joango dira eta, gainera, zerua ia erabat garbi egongo da. Biharko ere eguraldi polita izango da oro har.

GAUR.- Egunsentiko tenperatura beherago egongo da, baina gerora haizea hegotik mugituko da eta horrek epeltasuna ekarriko digu. Haize hori ez da asko harrotuko eta goxo mantenduko du giroa. Ia erabat garbi egongo da zeru sabaia, eguzkiari luzitzeko aukera jarriz. Agian iluntze aldera zirru hodei batzuk agertuko dira, baina ez dute inolako eraginik suposatuko.

BIHAR.- Hego-mendebaldeko haizea mugituko da. Goizean lanbroa eta lainoak sortuko dira, baina, hala ere, ia erabat garbi egongo da zerua. Eguraldi polita izango dugu oro har. Bi borrasken tartean aurkituko gara eta oso modu onean hartuko gaitu egoera horrek. Tenperatura igo egingo da Euskal Herri osoan.