
Binakako txapelketako bigarren jardunaldia ixten zuen neurketa jokatu dute gaur Eibarko Astelena pilotalekuan Irujo eta Zabaletak Titin III. eta Merino I.aren aurka. Lehenak irabazi dute (22-19), baina amaiera arte sufritu izan behar dute txapelketako bigarren puntua eskuratzeko.
Irujo eta Zabaleta faborito argiak baziren ere, neurketa parekatua izan da hasieratik. Bikoteetako inork ez du markagailuan alderik zabaltzea lortu. Amaiera aldean, ordea, errioxarrak 19-15 jarri dira aurretik, aurkariei urduritasuna eraginez.
Orduan iritsi da gaur urdinez jantzita zegoen bikotearen erantzuna eta 22 arteko bidea egin dute.
Irujok dakiena baino gutxiago jokatu du eta Merino I. neurketaren amaiera aldera asko nabaritu du gisa honetako partiduak jokatzera ohitu gabe dagoela.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez
