
Alexei Bolotov Everesten hil da, amilduta, lotuta zihoan soka apurtu denean. 5.600 metrotan gertatu da ezbeharra, Interfax agentziaren arabera.
Errusiako Alpinismo Federazioko ordezkari Anna Stolbovak adierazi du Bolotov Kazajistango Denis Urubko mendizalearekin batera zihoala eta Everestera igotzeko bide berri bat irekitzen ari zirela.
Urubkok mezu bat idatzi du Mountain.ru web orrialdera gertatutakoaren berri emateko: «Ez dakit hau nola idatzi. Alexei Bolotov sokari lotuta ari zen igoera egiten. Soka apurtu egin da arroka baten ertzean gastatu delako. Bolotov 300 metrotik behera erori da. Bere heriotza berehalakoa izan da».
Eskalatzaile errusiarrak 50 urte zituen eta nazioartean aitorpen gehien jaso dituen mendizalea zen. Urrezko Pioleta bi aldiz irabazi zuen, nazioarteko saririk garrantzitsuena.
Hamaika zortzimilako eginak zituen.
Urubkorekin batera Iñaki Otxoa de Olza mendizale nafarraren erreskate lanetan lagundu zuen Annapurnan 2008ko maiatzean.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Euskotren pospone por «motivos operativos» el cambio de andenes anunciado horas antes

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo
