
Ohar baten bitartez Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, Josune Arriaga Zaballako espetxe arabarretik Valladolidekora urrundu dute.
Herrirak hartarazi duenez, bertan transitoko moduluan sartu dute eta, hortaz, «litekeena da Salamancara bueltan eramatea».
Gogoratu dutenez, Arriaga Salamankatik Iruñera ekarri zuten maiatza bukaeran, larriki gaixo dagoen ama bisitatzeko baimen bereziarekin (eritasun horren ondorioz, hamar urte egin dituzte ama-alabek elkar ikusi gabe).
Iruñean eman dituen bi asteetan, mobilizazio eta eskaera ugari egon da, berriro urrundu ez zezaten, «aukera izan amaren azken egunetan haren ondoan eta familiaren ondoan egoteko».
Estatu espainiarrak, baina, «krudeltasunez» erantzun duela gaitzetsi du Herrirak, «Nafarroako familia honen eskubide oinarrizkoenak zanpatuta».
Honi lotuta, kolektiboak ordubeteko elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako (11.30etik-12.30era), Nafarroako Parlamentuaren aurrean, «hautetsiei entzunarazteko preso politikoek jasaten dituzten giza eskubideeen urraketen berri».

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
