NAIZ.INFO
IRUN

Alarde mistoari harrera egiteko eskatu dio Martin Garitanok Irungo alkateari

Datorren igandean ospatuko den alardearen harira, desfile mistoari harrera egiteko eskatu dio Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Jose Antonio Santano Irungo alkateari. Era berean, bere babesa erakutsi dio Arartekoak alarde mistoari.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Irungo alarde mistoari babesa ematen izango da datorren igandean, Izaskun Landaia Emakundeko idazkari nagusia eta Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarekin batera.

Horren harira, desfile mistoari Udalean harrera egiteko eskatu dio Jose Antonio Santano Irungo alkateari, egin ezean «herriko jaiak diskriminaziorik gabe ospatu nahi dituzten emakumeei herritartasuna kentzen ari zaielako».

Iñigo Lamarca Arartekoak ere hitz egin du gaiaren inguruan. Haren esanetan «beharrezkoa» da instituzio guztiek berdintasunarekiko konpromiso bat hartzea Irungo alardearen baitan. Elarlanean lan egitera deitu ditu horretarako, «berdintasunaren aurkako jarrerarik Irungo kaleetan gerta ez dadin».

Gaur egun Irunen giza eskubideen urraketa bat ematen dela adierazi du, «alardean emakumeen parte hartzea ezbaitan jartzen delako», eta bere babesa adierazi dio alarde mistoari.