
Iruñea prest dago. Uztailaren 6tik 14ra zezenek, zezenketek, txarangek, erraldoiek, buru handiek, kontzertuek eta su artifizialek kolorez beteko dute Nafarroako hiriburua. Larunbatean, uztailak 6, eguraldia lagun (aste osoa horrela dago iragarrita), eguerdiko 12.00etan txupinazoa jaurti ondoren hasiko da festa. Sanferminetakoa, baina, ez da izango txupinazo bakarra.
Nafarroa Oinez-ekoek Juan Martinez Irujo aukeratu dute festari hasiera emateko Taconeran. Preso eta errefuxituen lagun eta senitartekoak Frantziako Atearen inguruan bilduko dira topa egiteko. Gora Iruñeakoek, berriz, eguerdiko 14.00etan irekiko dute jaigunea Ruana parkean.
Hala ere, asteburuko kontzertu zerrendan badira musikazaleak bereziki erakarriko dituzten beste hitzordu batzuk, honako hauek tartean: Getxoko Jazza asteburu honetan amaitzen dena edo Gasteizko Jazzaharrean jaialdiaren zortzigarren edizioa.

El TSJPV da la razón a EHU en la causa por la nota de euskara en la PAU

Pide judicialmente no repetir curso con tres suspensos, tras la polémica resolución de la PAU

Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV

Esther anbulantziaz etxegabetu dute Atxurin, Alokabideren eraikin batetik



