
Orio eta Urdaibaik sekulako ikuskizuna eskaini dute Pasaiako portuan. Azken luzerarte lehia bizian aritu dira eta bostgarren ziabogaren ondoren lortu du Oriok tartea irekitzea. Estropadan zehar bi traineruak buruan joan dira.
Garaipenarekin Oriok bost puntu kendu dizkio Kaikuri sailkapen nagusian. Sestaoarrek huts egin dute eta seigarren tokian bukatu dute estropada. Hondarribia, Portugalete eta San Pedrok liderraren aurretik bukatu dute.
Une honetan Kaikuk 134 puntu ditu San Miguel Ligako sailkapen nagusian eta Oriok 130. Urdaibaik 126 ditu eta Hondarribiak 105.

Pays Basque
Igor Uriarte preso ohi gasteiztarra zendu da

Pays Basque
Cuatro detenidos, militares con simbología nazi agredidos y diversos altercados en la final

Pays Basque
Ertzaintzaren «bortizkeria eta jazarpen poliziala» salatu dute Donostiako Karmengo jaietan

Pays Basque
Los nacionalistas somos todos unos desubicados

Pays Basque