«Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du Espainiako Gobernuko baimenik behar herriari galdetzeko», hala dio Aldundiak Igeldoko galdeketaren inguruan Espainiaren EAEko ordezkaritzak igorri duen txostenari emandako erantzunean.
Aldundiak dio «guztiz faltsua» dela Espainiaren baimenik behar denik galdeketa egiteko Igeldon eta aurreratu du parte-hartze prozesuarekin aurrera jarraituko dutela, «Foru gobernuan demokrazia zuzenean sinisten dugu eta hiritarren erabakitzeko eskubidearen errespetuan», adierazi dute.
Errespetua eskatu dio Aldundiak, gainera, Espainiaren EAEko ordezkaritzari, eta gehitu du Foru Aldundiak ez duela «ez injerentzia ez botere gehiegikeriarik onartuko inongo espainiar erakunderen aldetik».

Pays Basque
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Musique
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Santé
Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Pays Basque
En la ‘rotonda’ de Europa, Euskal Herria se enfrenta a «una avalancha blanca» de cocaína

Santé
