
Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtzio Publiko eta Foru Administrazioko diputatu den Garbiñe Errekondok herri kontsulta bat iragarri du Igeldok auzoaren desanexioaz erabaki dezan.
Azaroaren amaierarako iragarri dute galdeketa eta helburua igeldotarren iritzia jakitea dela esan du. Modu horretan, herritarren iritzia «errespetatu» egingo dutela adierazi du.
Hiri Partaidetzako zuzendari Arantza Ruiz de Larrinagak azaldu duenez, lau fasetan burutuko da parte-hartze prozesua. Lehenik eta behin, prozesua eta galdeketa beraran diseinua zehaztuko dute. Ondoren, informazio eta eztabaida fase bat zabalduko dute, herritarrekin batera egingo dutena.
Hirugarren fasea galdeketa bera izango da eta, azkenik, prozesua baloratuko dute.
Bi lan talde eratuko dituzte horretarako. Bata koordinazio lan taldea izango da, zeinak prozesuaren jarraipena egingo duen. Bestea talde eragilea izango da, ekimen guztiak aurrera eramateaz arduratuko dena.
Lehen aldia da Gipuzkoako Foru Aldundiak gisa honetako ekimen bat burutzen duena. Herritarrek hala erabaki ezkero, Gipuzkoako 89. herria bihur daiteke Igeldo.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

