NAIZ.INFO
Estepona

Konig-entzat Igor Antonek gertu izan duen Vueltako 8. etapa

Espainiako Vueltaren 8. etapan Igor Antoni metro gutxi batzuk falta izan zaizkio Peñas Blancas mendatean amaitu den etapa lortzek. Ez da posible izan eta Leopold Konig (NetApp) txekiarrak irabazi du. Nibalik denbora galdu du Roche da lider berria. [Xehetasunak]

Leopold Konig helmugara iristean. (José JORDAN / AFP)
Leopold Konig helmugara iristean. (José JORDAN / AFP)

Gutxi, oso gutxi falta izan zaio Igor Antoni Vueltako 8. etapa bere egiteko, baina azkenean ez da posible izan eta kilometro erdi falta zenean harrapatu dute eta Leopoldo Konig (NetApp) txekiarra gailendu zaie itzuliko protagonistei.

Anton ez da euskal protagonista bakarra izan gaurko etapan. Ihesaldi nagusian izan dira azken maldak iritsi arte Beñat Intxausti eta Jorge Azanza. Biak geratu dira atzean. Mikel Nievek ere denbora dezente galdu du (3 minutu) eta Samuel Sanchez onenen artean bazen ere ezin izan du aurrera jo.

Bestelakoan, Konigen atzetik Dani Moreno, Roche eta etapa bikaina egin duen Ivan Basso sartu dira. Hirugarren postuarekin Rochek Vincenzo Nibaliri lidergoa kendu dio. Rocheren atzetik Horner eta Moreno daude orain 17 segundora eta Nibali 18ra. Haimar Zubeldiak 6 postu on batean jarraitzen du.