NAIZ.INFO
IRUN

Gazte bat hil da Irunen auto bat eta kamioi baten arteko talkan

23 urteko Igantziko neska bat hil da Irunen gaur goizean, gidatzen zuen autoak kamioi batekin talka egin ostean.

Goizeko 8.05ean kamioi batek eta auto batek talka egin dute N-121A errepidean, Irunen, Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Talkaren ondorioz autoaren gidaria barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Osasun zerbitzuetako langileek han artatu dute baina hil egin da. 23 urteko Igantziko neska bat da.

Errepidea bi norabidetan moztu dute eta Ertzaintzak trafikoa GI-3455 errepidetik desbideratu du. Eguerdian ireki dute berriro.