NAIZ.INFO
GASTEIZ

Astelehenean hasiko da gripearen aurkako txertaketa kanpaina EAEn

Heldu den astelehenean hasiko da Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Azaroaren 8an bukatuko da eta 1,2 milioi euroko aurrekontua izango du.

Pertsona bat gripearen aurkako txertoa jasotzen, iaz. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Pertsona bat gripearen aurkako txertoa jasotzen, iaz. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Lakuako Osasun Sailak irailaren 23tik azaroaren 8ra egingo du gripearen aurkako txertaketa kanpaina Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.

Jon Darpon Osasun sailburuak Lakua Arriagako anbulatorioan azaldu duenez, kanpainarako 380.000 txerto erosi dituzte eta helburua 65 urtetik gorakoen eta diabetesarekin, kardiopatiekin edo nefropatiekin zerikusia duten gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen %65 txertatzea da.

Kanpaina osasun alorreko profesionalei zuzendua ere badago. Aurten ohi baino astebete beranduago hasi da, arriskua dutenak osasun zentroetara joateko beharraz jabetu daitezen.

Txertoa jasotzeko osasun zentroetara joan behar da.