NAIZ.INFO
BILBO

Gernikako ospitalea hustu dute, sute bat dela-eta

Garajean piztutako sute baten ondorioz, Gernikako ospitalean zeuden hogei bat lagun –pazienteak eta langileak– atera behar izan dituzte. Ez da zauriturik egon.

Lakuako Segurtasun Saileko iturrien arabera, sua arratsaldeko 18.30ean piztu da, Gernikako ospitaleko garajean.

Suhiltzaileek esan dutenez, garajean zegoen ibilgailu batek hartu du sua, eta ikertzen ari dira zergatik izan den.

20 lagun inguru atera dituzte ospitaletik, langileak eta pazienteak.

Ez da zauriturik egon.