Naiz.info
Lapuebla de Labarca

Lapuebla de Labarcan desagertutako 29 urteko gazte baten bila ari dira

Lapuebla de Labarcan igandeaz geroztik desagertutako dagoen 29 urteko gazte baten bila ari dira. Bilaketa lanak Ebro ibaira bideratu dituzte.

Larrialdi zerbitzuak, Lapuebla de Labarcan bilaketa lanetan. (@112_SOSDeiak)
Larrialdi zerbitzuak, Lapuebla de Labarcan bilaketa lanetan. (@112_SOSDeiak)

Goizeko 08.30ean hasi dituzte bilaketa lanak Lapuebla de Labarcan, eta Ebro ibaira bideratu dituzte erreskate lanak.

Igande arratsaldeaz geroztik ari dira gaztearen bila. Antza, gaztea lagun batzuekin geratu zen eta agertzen ez zenez, beraiek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei.

Ebro ibaiaren ertzean, desagertutako lagunaren txakurrak aurkitu dituzte, baita bere arropa ere.