
Azokaren hirugarren eguna, aurrekoak bezala, ekitaldiz lepo ari da gaur. Irudienean, esaterako, ‘80 egunean’ filmeko Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek eta Xabi Berzosa produktoreak ‘Loreak Errepidean’ pelikula aurkeztu. ‘Amaren eskuak’ filma ere Azokan da, ‘Emak Bakia’ (2000) proiektatuarekin batera.
Azoka, baina, disko eta liburuez gain, ikus-entzunezkoen plaza ere bada. Eta emanaldi horiez gain, horren erakusle da eguerdian ‘Begiradaren atzeko aldean’ izenburupean egindako mahai-ingurua, emakume zinegileei eskainia. Goizalde Landabaso kazetariaren gidaritzapean, Olatz Beobide zuzendariak, Aitziber Garmendia aktoreak eta Iratxe Fresneda kritikariak parte hartu dute.
Szenatokian egun osoz antzerkia da nagusi. Zortzi taldek hamabost minutuko antzezlanen aurrerapenak eskainiko dituzte Antzerki Maratoian: The True, Bada, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Karrika, Silvia Manzana eta Jon Ander Alonso, Demode Quartet, Taupada eta Agerre teatroa ikusi ahal izango dira, besteak beste.
Arratsaldean, musika, literatura eta hedabideei lotutako dozena erdi proiektu digital dira protagonista Kabi@an.
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urtemugaren harira, Areto Nagusian Asier Ibaibarriagak, Oihana Bartrak, Igor Elortzak eta Xabier Amurizak bertsoz egingo dute aurkezpen ekitaldia.
Atzo, William Douglass antropologoa izan zen Azokako protagonista, berari eman baitzioten Argizaiola saria.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

